Miguel Ángel Montes Iruña Okako alkateak eta Marta Buesa Fernando Buesaren alabak inauguratu dute “Buesa, el valor de la palabra. El valor del compromiso” erakusketa ETAk 2000. urtean hildako politikariaren memoriari buruzkoa. Ekitaldian izan dira Udalbatzako alderdi guztietako kideak, Administrazio Batzarretako ordezkariak eta udalerriko hainbat elkarte eta bizilagunetako ordezkariak.

Erakusketa martxoaren 17ra arte egongo da zabalik Ramiro Fernandez Gizarte Etxean, eta Fernando Buesaren jarduera politikoa erakusten du, bere oroimenean sortutako Fundazioaren lana erakutsiz.

Ekitaldian, Marta Buesak nabarmendu du aitak bizikidetzari ematen zion balioa, ideia politikoen gainetik, eta elkarrizketaren aldeko apustua, gatazkak konpontzeko bide gisa.

Erakusketa Iruña Okara iritsiko da, Euskadiko hiru hiriburuetatik eta Euskadiko eta Nafarroako beste udalerri batzuetatik igaro ondoren. . . 

Esta entrada también está disponible en: Es