Pozten nau zuek denok berriro elkarrekin ikusteak! Hitz horiekin eman zion hasiera Julia Rivas kultura zinegotziak 2023ko Inauterietako desfileari. Hiru urte geroago, Langraizko frontoia bakeroz, marmokaz, printzesaz, trapezistaz eta abarrez bete zen. Pertsonaiek arratsalde ikusgarria bizi arazi zieten esparruko harmailak bete zituzten ehunka pertsonei.

Ospakizun hau Langraizko kaleetan zehar desfilea eginez hasi zen, batukada talde munizipalak lagunduta eta frontoian mozorro lehiaketarekin amaitu zen, non haur eta helduentzako zein taldeentzako sariak egon ziren.

Azkenik, epaimahaiak irabazletzat jo zuen Eidan Blanco banakako kategorian, ‘Las abuelas ye-ye’ 14 urtetik beherako taldeetan, Lantartea 15 urtetik gorako taldeetan, Urratsak helduen eta haurren talde mistoetan eta karroza onena ‘Espantapájaros’

Esta entrada también está disponible en: Es