Jose Miguel de Barandiaran ikastetxean egin da Bizikletaren Jaia Araban. Adin guztietako hamarnaka parte-hartzailek bizikletak konpontzeko tailerrak, bizikleta elektrikoen probak, ginkana, lehiaketak eta bi gurpilen munduarekin lotutako beste hainbat jardueraz gozatzeko aukera izan dute.

Jardunaldian izan dira Ana del Val Kultura diputatua, Carlos Ibarlucea Arabako Bide Azpiegitura eta Mugikortasun diputatua, Miguel Ángel Montes Iruña Okako alkatea, Mikel Pérez Santamaría Kirol zinegotzia, Julia Rivas Kultura zinegotzia eta Javier Uriarte Añanako Kuadrillako presidentea.

Goiz bikaina bizikletaz eta garraiobide iraunkor, ekonomiko eta osasungarri gisa dituen ezaugarriez gozatzeko.

Esta entrada también está disponible en: Es