Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak 22.500 €-ko dirulaguntza eman dio Iruña Okako Udalari, Udal Irisgarritasun Plana eguneratzeko. Dirulaguntza horri esker, Iruña Okako hainbat espazio publikotan oztopo arkitektonikoak kentzeko beharrezkoak diren jarduketak egin ahal izango ditu Udalak.
