“40 urte demokrazian / 40urte demokrazia” erakusketa ibiltaria Iruña Okan ikusi ahal izan zen urtarrilaren 7tik 18ra bitartean. Erakusketak, Langraizko Gizarte Etxeko plazan kokatua, Arabako Batzar Nagusien historian zehar ibilbidea egiten du, aldi demokratikoan. Miguel Angel Montes Iruña Okako alkateak Pedro Elosegi Batzarreko lehendakariari lagundu zion bisitan.