Nanclares Kirol Elkarteak arrakastaz amaitu zuen San Prudentzio Campusaren lehen edizioa. Ekimen horrek 37 haur bildu zituen guztira Arrateko zelaian eskola-oporretan, futbol-teknika hobetzeko eta jokoaren hainbat alderditan sakontzeko.
Adinaren arabera burbuila taldetan banatuta, dagokien maskara eta kamisetak jantzita, adin guztietako haurrek kirolaz gozatu zuten osasun-neurri guztiak errespetatuz eta taktika, nutrizio, teknologia eta abarri buruzko nozioak jaso zituzten.
Jasotako erantzun ona kontuan hartuta, Nanclaresko arduradunak lanean ari dira esperientzia hori hurrengo eskola-oporraldietan errepikatu ahal izateko.